EKOSISTEMA

Toolbox Academy

“Jolastuz ikasi”

Toolbox Academy, interakziorako eta ikaskuntzarako plataforma

Haurrentzako, gazteentzako eta helduentzako onlineko programazio-ingurunea, pentsamendu konputazionala garatzen eta programazio-lengoaia ikasten laguntzen duena. Haren ezaugarri funtzional nagusia da ez duela behar tutoretzarik; hau da, ikasleak irakasle beharrik gabe barneratzen ditu eduki konputazionalak. Oinarrizko edukiak doakoak dira, eta pentsamendu konputazionala lantzen eta garatzen da; horretarako, pentsamendu logikoa, problemak ebazten eta prozesuak sortzen irakasten da.