EKOSISTEMA

Txacathonak

“TXACkathon bat programatzaileen maratoi antzeko bat da, proba bat, non ikasleek plataforman zer ikasi duten erakuts baitezakete, Robyk proposatzen dizkien problema korapilatsuak ebatziz”.

TXACATHONak talde-dinamikak dira, eta haien helburua da TXAC (Toolbox Academy) plataforman eskuratzen diren esperientziaren eta trebakuntzaren bidez problemak ebaztea; horretarako, parte hartzen duten taldeak edo pertsonak pentsamendu konputazionalaren erabilera praktikoan ahalduntzen dira.

Haren helburuetako bat da ikasleen parte-hartzea sustatzea eta erraztea eta pentsamendu konputazionala garatzeko aukerei buruzko interesa piztea haiengan.

Txacathon bat

TXACATHON batek taldean lan egiteko konpetentziak, problemak ebazteko konpetentziak eta aldagaiak eta aukerak aztertzekoak sendotzen ditu programazioaren bidez, eta parte-hartzaileen trebetasunak eta abileziak berresten.

TXACATHON baten emaitzak parte-hartzaileei buruzko datuen eta informazioaren bidez bistaratzen dira, eta haiei ematen zaizkien diploma-sarien eta aintzatespenen bidez gauzatzen dira.