PROIEKTUAK

TX10

Ekimen honen helburua da programazioa Espainiako ikastetxeetako ikasgela guztietara, ikasle guztiengana, eramatea, oinarrizko kontzeptuak irakasten eta bokazioa pizten duen 10 orduko programazio-ikastaro baten bidez.

Horretarako, funtsak bildu beharko dira, irakasleak prestatzeko eta haien eskura plataforma anitzeko teknologia eta haur eta gazteen mailan kodetzeko eduki egokiak jartzeko.

Helburuak

Helburu orokorra

Ekimen honen kostuak ordaintzeko, mikromezenasgoko kanpaina bat egingo da, zeinak barne hartu behar baititu gizartea, erakundeak eta enpresa-mundua; hots, arazoari konponbide bat aurkitzeko interesa duten eragile guztiak.

Helburu espezifikoak

Funts horiekin, Hezkuntza Teknologietan mezenasgoko katedra bat hornitu nahi da, zeina Ikerketako Errektoreordetzako langileek kudeatuko baitute. Code.org erakundeak AEBn “kodearen ordua”rentzat egin zuen kanpaina gainditu nahi da; kanpaina hark ekarpen handiak jaso zituen enpresa teknologikoen eskutik, 5 milioi dolar inguru, guztira. Espainiaren helburua da ikasle bakoitzari (6 milioi) 10 kode-ordu ematea, hots, programazio-ikastaro oso bat; espero dugu milioi-erdi eurotik gora lortuko dugula, eta kanpaina bera herrialde iberoamerikar guztietan egin daiteke gero, non dagoeneko erabiltzen baita.

Faseak

Crowdfundinga

Funtsak biltzeko mikromezenasgoko kanpaina.

Ikastaroa diseinatzea

Irakasleak trebatzea, teknologia erostea eta materialak eta edukiak prestatzea.

Hedapena

Eredua beste lurralde batzuetan errepikatzea.

Parte hartzen duten bazkideak