PROIEKTUAK

Txac Planet (Euroeskualdea)

TXAC PLANET teknologia informatikoan alfabetatzeko telesail bat da, ToolboX.Academy (TXAC) plataforma oinarri duena. Programa bakoitzak kontzeptu konputazional bat aurkezten du formatu informal eta intuitibo batean, eta, hala, haur eta gazteengana iristen da, zeinek plataformarekin interakzioa izan baitezakete (iTB).

Atal bakoitzak 5-6 minutu irauten du eta 2 kontzeptu konputazional biltzen ditu. TXAC PLANET telesailak hiru denboraldi izango ditu: Oinarrizko ikastaroa (4-24 urte bitartekoentzat), Programazio aurreratua (10-18) eta Adimen artifiziala (12-24). Lehenengo denboraldiak 30 atal ditu eta oinarrizko ikastaroa osatzen du.

Helburuak

Helburu orokorra

Belaunaldi berriek programazioaren pentsamendua eta logika ikasi eta eskuratu ditzatela sustatzea, onlineko Toolbox.Academy plataforman oinarritzen den telesail baten bidez trebakuntza-pilulak eskainiz.

Helburu espezifikoak

  1. HE. Pentsamendu konputazionala garatzea; pentsamendu logikoa ikasten dute, problemak ebazten eta prozesuak sortzen.
  2. HE. Ikasleak ingurune digitala modu pasiboan erabiltzetik hura aldatu ahal izatera eta modu aktiboan parte hartzera igarotzen dira. Erabiltzaile izatetik eraldatzaile izatera igarotzen dira.
  3. HE. Ikaskuntza-prozesuak tresna teknologiko baten aurrean kokatzen du ikaslea, eta tresna horrek ez du bereizten ez baztertzen hura erabiltzen ari den pertsona. Toolbox.Academy tresnak, erabiltzaileengandik lortzen dituen datuen bidez, programaren emakumezko erabiltzaileek izaten dituzten emaitza onak erakusten dizkigu, eta, hala, indargabetu egiten ditu teknologiaren esparruan dagoen genero-arrakalari buruzko aurreiritziak.

 

Faseak

Komunikazioa

Proiektuaren berri ematea

Kudeaketa

Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa

Sentsibilizazioa eta dibulgazioa

Sentsibilizazioa eta kideen artean garatu diren trebakuntza-pilulen dibulgazioa

Banaketa

Txac Planet telesaila ematea eta publizitatea egitea

Pilotua

Txac plataforman oinarritzen den “Txac Planet” telesaila modu pilotuan ezartzea zenbait ikastetxetan

Parte hartzen duten bazkideak