PROIEKTUAK

Kutxa proiektua

TXAC PLANET. – PENTSAMENDU KONPUTAZIONALAREN LOGIKA HAURRENGANA HURBILTZEKO ETA HAIEK TEKNOLOGIA INFORMATIKOAN ALFABETATZEKO TELESAILA

TXAC PLANET ekimenaren ardatz nagusia “Balioetan heztea eta pentsamendu kritikoa sustatzea” izango den arren, beste lan-esparru batzuk ere landuko ditu zeharka, hala nola “Genero-berdintasuna eta gizarte-ekitatea sustatzea”, “Trebakuntza eta enplegagarritasuna”, “Sormen eta hedapen zientifikoa” eta “Euskara sustatzea”.

Helburuekin bat etorriz, haur eta gazteentzako hezkuntza-metodo berri bat jarri nahi da abian zenbait ikastetxetan, haur eta gazte horiek programazioarekin erlazionatutako ezagutzak eskuratu ahal izan ditzaten. Horretarako, metodo berritzaile bat erabiliko da, eta haren bitartez, ikasleek zenbait kontzeptu konputazional ikasiko dituzte zenbait trebakuntza-pilularen bidez, eta, gero, ikasi dituzten kontzeptuak eta ikasgaiak praktikan jarriko dituzte, horretarako garatu den plataforma batean zenbait ataza gauzatuta.

Proiektu honen bidez, kultura digitaleko gaurkotasuneko gaietan trebatuko dira haurrak, edukiak zazpi gaitan egituratuta: sare sozialen erabilera arduratsua; jabetza intelektuala; identitate digitala; jazarpen digitala (ciberbullying-a); elkarlaneko ikaskuntza (wikiak eta gordailuak); baliabide digitalekin sortzea, eta komunikaziorako web-baliabideak (blogosfera eta beste plataforma batzuk).

Helburuak

Orokorra

Programazioa ikastea eta pentsamendu kritikoaren garapena sustatzea belaunaldi berrietan, onlineko Toolbox.Academy plataforma oinarri duen telesail baten bidez. Estrategia egokiarekin, telesail horrek aukera emango die ikasleei teknologia informatikoan alfabetatzearekin erlazionatutako gaitasunak eskuratzeko, eta sektore arteko itunak eta lankidetzak sustatuko dira.

Estrategikoak

  • Programazioa zeharkako konpetentzia bat da, eta geroz eta eragin handiagoa du enplegagarritasunean. Hori ulertzekoa da; izan ere, erabiltzailearen problemak ebazteko gaitasuna hobetzeaz gainera, analitikoagoa eta moldakorragoa izaten ikasten baitu.

  • Esparru horrek modu irekian eta sarean lan egiteko era berriak garatzeko aukera emango du, zeinek pentsamendu kritikoa behar bezala garatzeko eta irtenbide eta ekintzailetza berriak sortzeko ere aukera emango baitute haurrentzako STEM gaietan eta ingurunearen eraldaketa digitalean, eta nazioartean erreferente bihurtuko da, sareko lanean, interesa duten beste eskualde batzuentzat.

Operatiboak

  • Programatzen jakitea eta pentsamendu kritikoa izatea lehiarako abantaila bihurtu da, eta ekimen honek aukera emango die ikasleei zenbait konpetentzia eskuratzeko, nola teknikoak, hala zeharkakoak.

  • Irakaslerik gabeko trebakuntza autonomoa ematea, haurrak eta gazteak entretenitzera bideratutako formatu informal batean.

Lanerako plana

Kudeaketa

Proiektuaren koordinazioa eta kudeaketa

Komunikazioa

Proiektuaren emaitza guztien berri ematea

Garapen eta ekoizpena

Edukia garatzea eta ikus-entzunezko trebakuntza-pilulak ekoiztea

Prestatzea

Telesaila emateko materialak prestatzea

Parte hartzen duten bazkideak