GAIAk eta EITBk, Azaroa Films-ekin eta Digitomica enpresarekin batera, TXAC PLANET jarri dute abian: haurrentzako telesail honen helburua da pentsamendu konputazionalaren logika haiengana hurbiltzea, eta haurrak teknologia informatikoan alfabetatzea.

  • by

TXAC PLANET programak doako zenbait eduki jartzen ditu haurren eta publiko orokorraren eskura, programazioaren lengoaiarekin erlazionatutako ezagutzak eskura ditzaten eta pentsamendu konputazionala gara dezaten, problemak ebatziz eta prozesuak sortuz.

Ikus-entzunezko 30 atalez eta plataforma telematiko batez osatzen da, eta horien bidez askotariko ariketak eta tutorialak eskaintzen dizkie haurrei, ikasteko eta sortzeko ingurune ludiko batean.