Malagako Unibertsitateko Konputazio Zientzietako eta Adimen Artifizialeko katedradun den Francisco Vicok abiarazi du Gizarte Berrikuntzako II. Magallanes-Elcano Biltzarreko bigarren jardunaldia, eta “lan-mundura eta programazioaren mundura” sartzeko “lengoaia konputazionala unibertsalizatzeko” beharra azpimarratu du.
Katedradunak, zeina TXAC (Toolbox Academy) plataformaren sortzailea baita, hala zehaztu du: “sarbidearen arazoa konpontzea eta ikaskuntza-kurba leun bat eskaintzea helburu duen plataforma bat garatu da; hala, proposatzen diren atazak interfaze batean programatzen joaten dira, eta misio jakin bat egiten duen robot txiki batekin komunikatzen dira”; beraz, “haurrentzat jolas erakargarria da oso, behar den ludifikazio-osagaia baitu”.
Vicok adierazi duenez, “20.000 ikasle baino gehiago ari dira plataforma horretan ikasten”; plataforma “ondo diseinatuta dago, onartua da eta behar dugun bakarra hura ezartzea da”. Horregatik sortu da TX10, sei milioi ikaslerengana iristeko proiektu bat, “beharrezkoa den prestakuntza baterako sarbidea izan dezaten”.